jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Eskuin muturra hemen zegoen

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Eskuin muturra. Akatsa litzateke pentsatzea eskuin muturra Jean-Marie Le Penekin iritsi zela Euskal Herrira, eta Marine Le Penekin jarraitu duela. Akatsa litzateke, era berean, pentsatzea eskuin muturra Voxek, Ciudadanosek eta PPk gorpuztutako mamu baten itxuran etorriko eta sustraituko dela orain.

Izan daiteke tentazioa eskuin muturra alderdi edo mugimendu politiko jakin batzuei bakarrik lotzeko. Baita, zergatik ez, estetika jakin bati ere. Kontua da eskuin muturra, haren pentsamoldea, haren diskurtsoa eta haren erabakiak aspalditik daudela sustraituta hainbat erabakigunetan, eta eragina dutela eguneroko politiketan, goi-goikoenetatik hasi eta behe-behekoetaraino. Ez al da ba izan eskuin muturrekoa krisiaren kudeaketa? Nola hartu diren erabakiak herritarrak bazterrean uzteko eta herritarrak pobretzeko. Ez al dira ba eskuin muturrekoak bultzatzen eta babesten ari diren immigrazio politikak eta migratzaileen kriminalizazioa —baita berez eskuin muturrekoak ez diren alderdiak ere—? Ez al da ba eskuin muturrekoa herritarrei adierazpen askatasuna mugatzea —haserrea adierazteko, besteak beste— eta kalera ateratzen utzita ere, Poliziaren errepresioarekin erantzutea, fisikoarekin, administratiboarekin edo Zigor Kodearekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.