jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Jantoki hezitzaileak

2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Elikadura da gizarte honek duen erronka handienetako bat. Gaizki jateak eragiten dituen osasun arazoez eta elikagaien ekoizpen jasangarri baten beharraz ohartarazi dute erakundeek, eta ezinbestekoa bihurtu da belaunaldi berriei ondo elikatzen erakustea. Oinarrizkoa da, horregatik, eskola jangelen inguruko eztabaida.

Eskola jangela zerbitzu publiko bat da, ikasleen osasunari zuzenean eragiten diona. Ez da, gainera, aukerako zerbitzu bat guraso gehienentzat, baizik eta beharrezko eskaintza bat lana eta haurrak kontziliatu ahal izateko. Kezka besterik ezin du sortu, horregatik, eredu industrial batean oinarritzeak. Batetik, frogatuta daudelako sukaldaritza industrialaren aldean gertuagoko ereduek dituzten onurak, ez osasunean soilik, baita ikasleek elikagaiekin duten harremanean ere. Eta, bestetik, horrek merkatuaren arauen menpeko negozio bihurtzen duelako, kalitatearen kaltetan.

Elikadura ezin da izan negozio bat eskoletan. Ikasleen jatekoak ezin dira kudeatu saltoki handietako promozioak bezala. Gauza serioegia da oligopolio baten esku utzi eta beste aldera begiratzeko. Edo gurasoen bizkar uzten saiatzeko. Elikadura haurren heziketa prozesuaren zati bat da, eta, hezkuntzako beste arloetan bezala, ardura hori administrazioaren eta gurasoen artean hartu behar da. Ondo elikatzeaz gain, jantokiek hezi ere egin behar baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.