mikel p ansa
HIZPIDEAK

Keinuak

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Pedro Sanchezek hilabetez luzatu nahi du alarma egoera, eta kito. Ez dadila hamabost egunean behin izan Kongresuko istilu hori: hilabetez luzatu, eta buka dadila uztaila hasi aurretik. Bi keinu egin zituen atzo Sanchezek asmo horren berri eman zuenean. Bat: azken luzamendua izango dela ziurtatu zuen. Uztailean egoera epidemiologikoa zein izango den inork ezin du jakin, baina Espainiako presidenteak oso seguru esan du orduan bukatuko dela alarma egoera. Orain arte ez du horrelakorik egin. Eta bi: alarma egoeran jarraitu arren, erkidegoei eskumen batzuk itzultzeko aukera aipatu zuen, tartean segurtasuneko gaiak. Eta eskumen horiek oso ongi etorriko litzaizkioke Eusko Jaurlaritzari, besteak beste, bozetara deitu ahal izateko. EAJren eta ERCren babesak ziurtatze aldera egindako keinuak ematen dute. Katalanei agindu die elkarrizketa mahaia martxan jarriko dela atzera, alarma egoera bukatzean. Esan gabe, euskaldunei esan die: luza dezagun hau beste hilabetez, baina hitza ematen dizuet hauteskundeak egiterako bukatuko dela.

Pandemia ongi kudeatzeko alarma egoera indarrean egotea ezinbestekoa izan dela defendatu du, berriro ere, Sanchezek. Baina zalantzan jartzeko modukoa da baieztapen hori, atzoko keinuak ikusita. Eskumenez gabetutako administrazioek hobeto egingo ote zuketen jakitea ere zaila da honezkero. Alderdiek argi utzi dutena beste kontu bat da: alarmaren kudeaketa politikoa izan dela batez ere, sanitarioa baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.