Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Lierni, Aitor, Itzal eta Unai

2022ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Euskararen alde, halaxe elkartu da jende andana Donostian. Deialdia baieztapenetik egin dute, positiboan, zerbaiten alde eta ez ezeren kontra, edo ez behintzat ezer zehatzaren kontra. Horrek badu berritasunik, eta jendea erakartzeko gaitasuna ere erakutsi zuen atzo Gipuzkoako hiriburuan. Gazteen eskutik etorri da, bestalde, manifestaziorako deialdia. Eta euskararen erabilera gazteen artean sustatzeko zailtasunek eragiten duen kezkari erreparatuta, bada kontuan hartzeko beste puntu bat.

Gazteen artean euskararen erabilera jaisten ari dela diote datuek, edo ez duela behintzat gora egiten hizkuntzaren ezagutzak egin duen hein berean. Funtsezkoa da, beraz, umeak eta gazteak nola erakarri euskarara. Hamaika hitzaldi, mahai inguru, proiektu jarri izan dira martxan horretarako. Baina, kasu honetan, gazteek hartu dute ekinbidea eta erdigunea, haiek dira protagonista. Tartean ziren Itzal, Unai, Lierni eta Aitor.

Nerabe eta gazteei helduen pulpitutik zer egin behar duten esateak ez ohi du emaitza onik ematen, hobeto sartzen da mezua gazteek gazteentzako egiten dutenean. Balio beza manifeztazioak, beraz, ume, gazte eta heldu, denak euskararen alde lerratzeko, baina baita gazteen artean euskarak behar duen bultzada eta prestigoa eskuratzeko, euskaraz egiten ez duenak —gazte zein heldu— zerbait handia galtzen duela sentitzeko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.