inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Iparra galdu gabe

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Hauteskunde giroan murgilduta dago Euskal Herria. Eta ez bakarrik Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak berriki iragarri duelako apirilaren 5era aurreratuko dituela EAEko bozak. Horren aurretik, martxoan, Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak izango dira. Tokiko gaiak izango dira ardatz nagusi, ezinbestean: garraioa, etxebizitza, klima larrialdia, hondakinak... Munduko arazoek tokian-tokian hartzen duten itxura zehatza, horixe dute jokoan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Kostaldearen turistifikazio basa eta barnealdearen odoluste geraezina. Eta, nola ez, euskararen etorkizun zalantzazkoa... Euskarak ez baitu legezko aitortzarik Frantzian, eta hamarkadetako galeran murgilduta jarraitzen baitu: hiztunetan, gizarte presentzian eta erabileran. Euskalgintzak astindutako sektoreetan —hezkuntzan, hedabideetan, kaleko dinamiketan...— hartu du arnasa pitin bat hizkuntzak. Baina ez du aski desagertzera kondenatu duen Frantziako lege jakobinoen aurrean.

Hori ere presente izango dute bozetan. Eta berriz osatu behar den Euskal Elkargoaren garapena ere bai. Oraingoz egitura administratibo hutsa bada ere, Iparraldea etorkizunean ordezkatuko duen benetako egitura politiko baten ernamuina baitu bere baitan. Horretarako, norabide egokian bultzatu beharko da. Urratsez urrats. Iparra galdu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.