Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Aldarria kalera

2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Pandemiaren hasieran zabaldu zen halako uste inozo bat: txarrenak onena aterako zuela-eta bete ziren balkoiak jende eskertuez, baina kolektiboaren ekintza amaitu egiten zen balkoia utzi orduko. Ordutik, areagotu besterik ez da egin ordurako kolektibo gisa eta gizarte gisa sumatzen zen krisia: sektorerik zapalduenak zapalduago daude, eta, garai honetan inoiz baino beharrezkoagoak direla erakutsi den arren, prekaritate handiagoan eta pobretuago daude sektore feminizatuak, gizartea zaintzen eta sostengatzen duten emakumeak.

Zer pentsatua eman beharko luke pribatizaziorantz egindako bidearen emaitzak, baina eraikitakoa deseraiki beharrean, sistema publiko sendo eta unibertsala sortu ordez, honelako esaldiekin konpontzen dituzte arazoak: «Zaintza zerbitzu guztien kudeaketa publikoa ekonomikoki iraunkorra izatetik urrun dago», eta, gainera, «familia barruko zaintza» galduko litzateke. Joan den urrian esan zuen hori, nork eta Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburu Beatriz Artolazabalek.

Ez da kasualitatea egunotako zarata M-8ko mobilizazioen egokitasunaren harira; beldurra, banaketa eragin nahi dute feministen artean, gertatzen ari denaren larria ezkutatzeko, kalera irten ez daitezen kolektibo indartsu gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.