mikel p ansa
HIZPIDEAK

Mitoaz harago

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Batasuna kontu bat da, eta batasun itxura, beste kontu bat. Mitologia ugaria dago batasunari buruz: abertzaleek batasuna amesten dute Euskal Herria burujabetzara eramateko; langileek batasuna amesten dute langileen baldintzak hobetzeko; eta esan liteke enpresariek ere batasuna amesten dutela, langileek istilurik ez sortzeko. Mitologia ugaria bai, baina nekeza da, gero, batasuna. ELA eta LAB urteetan dabiltza batasun bat bilatzen eta, aldi berean, indar berarekin uxatzen. Batasun itxura hori pitzatu egin da azkenaldian; elkarren arteko errezeloek pisu handiagoa dute orain. Zer esan bloke horren eta CCOO-UGT bikotearen artean dagoen distantziaz? Eta CGTk eta LABek Ipar Euskal Herrian izan zituzten liskarrez —itxuraz orain bareago daudenak—. Batasuna amesten dute guztiek, baina batasun ideal bat, existitzen ez dena, batasun asimilatzaile gisa agertzen dena: berdin —oso berdin— pentsatzen dutenen arteko batasuna soilik posible egiten duena.

Parean, Baionako eta Mauleko irudiak, atzo. Sindikatu guztiez gainera, kulturgileak, ekologistak, feministak, gazteak, erretiratuak... elkartu dira. Duela bi aste Ezkerraldean gertatu zenaren antzera. Sindikalismo irekiago baten haizea sumatzen da hor; norbere lantegiaz eta soldataz harago, gizarte eredu berri baten aldeko borroketan bat egiteko gogo bat.

Batasun itxurak faltsuak suerta litezke sarri. Baina mobilizazio horiek erakusten dute batasunak, mamitzekotan, borroketan zertu behar duela. Ez mito hutsean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.