Albistea entzun

HIZPIDEAK

Hiltzeko mugan

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2021eko ekainak 20

Jainko batean sinisteak halako adore bat ematen du, diotenez, ahalguztidunak bizitzari eskatzen dion arte eusteko. Sinistu edo ez, ordea, batez ere eskuinaren eta Eliza katolikoaren eraginez izan da orain arte Hegoaldean eutanasia legez kanpokoa. Hiltzea erabakitzea, ordea, zilegi izango da hemendik aurrera, Espainiako Kongresuak legea onartu eta hiru hilabetera. Eskubide bat izango da, pertsonak ezin onartuzkotzat daukan eritasun sendaezina baretzeko aukera; eta betebeharra, zerbitzua eman behar dutenentzat.

Bizitzaz jabetzeko eskubideak, baina, baina asko ditu: Herbehereetako eta Belgikako legeetatik edan duen arren, izaera murriztaileagoa du, eta eskaria betetzeko baldintzak oso zorrotzak dira: adingabeak salbuetsi egiten ditu, adibidez, edo buruko nahasmenduak dituenarentzat ere ia ezinezkoa da eskari bat aurrera ateratzea.

Horrez gainera, legea «ausartagoa» izatea nahi luke heriotza duinaren aldeko DMD elkarteak.Ontzat jo du legea, baina eskariek, bi medikuren oniritzia jaso ostean, horretarako osatuko den batzorde berezi baten baimena beharko dute, eta erkidegoetako gobernuen ideologiak profesionalen irizpideen gainetik jartzeko arriskua egon daiteke. Alegia, eskubidea eskubide izango da traba ideologikoak gainditzen dituen bitartean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna