inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Bi urte

2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Bi urte bete dira Txinako merkatu batean animali jatorriko birus ezezagun batek gizaki talde bati erasan zionetik. Azken hamarkadetako pandemiarik gogorrenetako bat eragin du kutsatze hark, eta ez bakarrik zabaldu den hildako kopuruarengatik, baizik eta izandako ondorio ekonomiko, sozial eta politiko guztiengatik.

Bere buruari begira bizi den mundu kapitalistaren aurpegirik zikoitzena erakutsi du pandemiak. Iparralde aberastuko herritarrek bizi zuten segurtasun sentsazioa pitzatu egin du, eta iturri ofizialetatik barreiatutako alarmak ez ditu herritarrak abegikorrago bihurtu.

Aste honetan OMEk esan du koronabirusak muturreko pobrezian utzi dituela 500 milioi lagun. Haiengana ez dira iristen txertoak, antigenoak eta PCRak. Nahiko lan dute egunean bizpahiru eurorekin irauteko. Omikron aldaera nagusitzen ari da Europan, Afrika hegotik ustez iritsia. Aurrez delta barreiatu zen, Indiatik. Txertoen eraginkortasuna urritzen dute aldaerok, OMEk berak aitortu duenez. Inor ez da arduratzen, ordea, Afrika, Asia eta Latinoamerikara txertoak hel daitezen. Inoizko kutsatu kopururik handiena dago berriro munduaren zilborrean. Urte hasieran helmugatzat jotzen zen talde immunitatea Afrika bezain urrun dago, eta osasun publikoa birrintzen ari dira olatuz olatu. Transmisioa gora doa, gizarte kontrola bezainbeste, segurtasun faltsua eskaini baino ezin duen COVID ziurtagiriaren bidez, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.