Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Ultraeskuina, birusarekin hedatu nahian

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Askatasunen defendatzaile gisa ari dira ateratzen kalera, hainbat herrialdetan, talde ultraeskuindarrak. Pandemiari aurre egiteko gobernuek hartu dituzten salbuespen neurrien kontra atera dira kalera, indar erakustaldia eginez, eta krisiak sumindu dituen hainbat sektorerengana iritsi nahian.

Era askotako mezuak eta taldeak ari dira elkartzen protestetan: pandemia konspirazio bat dela diotenak, txertoen kontrakoak, pandemiaren kudeaketarekin kontent ez daudenak, askatasun eta eskubide murrizketak salatzen dituztenak...Baina, toki askotan, aterki beraren pean ari dira irteten: eskuin muturraren aterkipean.

Tokian tokiko gobernuaren kontra atera dira kalera, egungo sistemak krisiari aurre egiteko ez duela balio aldarrikatzera, demokraziaren balioak auzitan jartzera eta gogortasuna eskatzera. Ohi dutenez, paparra puztuta agertu dira, maiz mugimendu marjinalak baino ez direnean.

Mugimendu marjinal horiek gero eta indar handiagoa hartzea da arriskua. Eskuin muturreko mezuak marjinal gisa hasi eta botereguneetara iristea. Bolsonaro eta Trump dira arrisku horren bi adibide; gobernutik eskuin muturrari bazka gehiago ematen aritu dira biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.