Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Lozorroan

2020ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Hogeita bost urte pasatu dira Quebecen independentziarako erreferenduma egin zutenetik, eta mende laurdena ez da alferrik pasatu. Inoizko babes txikiena dauka PQ Alderdi Quebectarrak: bederatzi ordezkari bakarrik ditu Asanblea Nazionalean, 1994an lortutako 77 eserlekuetatik oso urrun. QS Quebec Solidarioa alderdi independentista ezkertiarrak beste hamar ditu. Hemeretzi ordezkari independentista baino ez, 125 ordezkari posibleetatik.

Baina, aldi berean, quebectarren %67k «soilik edo lehenik quebectartzat» daukate euren burua —2003an baino hamar puntu gehiago—.Independentismoa ahul dago, baina ezin esan erabat desagertu denik. Lokartuta dago, agian.

25 urteotan hautsi egin da erreferendumaren garaiko sistema bipartidista. Bere burua nazionalista eta autonomistatzat daukan CAQ Quebecen Etorkizuna Koalizioa dago agintean, 74 eserlekurekin. Independentzia baztertzen dute, botoa ematen diotenen artean asko quebectar soilik sentitzen dira.

Badute lana, halere: 1995eko gehiengoa artikulatu nahi badute, lozorrotik atera behar dute independentismoa. Eta Kanadak ez die erraz jarriko bidea; horretarako onartu zuen Argitasun Legea, 2000. urtean. Kataluniako ereduaz hitz egiten dute QSko kideek, baina talka horretan oso bestelako gobernu eta estatu bat topatuko dute parean quebectarrek,Espainiakoarekin inondik inora parekatu ezin dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.