jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Txile

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Metroko bidaiak garestitzea izan da Txileko sua piztu duen txinparta. Txinparta su eta sua sute bihurtu da. Sua hauspotu dute herritarren nekeak, haserreak eta amildegiek, gero eta amildegi handiagoek: agintarien eta herritarren artekoa bata, aberatsen —gero eta aberatsago— eta herritar soilen —gero eta pobreago— artekoa bestea. Protesta mugimendu zabala eta anitza da, kalera aterata gauzak alda ditzakeela sinesten duena. Ikusteko dago, ordea, nork, nola eta nora bideratuko duen metatutako haserre hori guztia.

Sebastian Piñera Txileko presidentearen erantzuna armada kalera ateratzea izan da, herritarrei eta munduari Pinocheten garaiko errepresioa gogora ekarriz. Piñerak, egoerak gaindituta, karguak bere esku uzteko eskatu die ministroei, gobernua aldatuta herritarrak baretuko dituelakoan. Ez dirudi, ordea, herritarrak halako sakrifizio batekin konformatuko direnik, gobernua uzten duena Piñera bera ez bada. «Guztiok entzun dugu mezua, guztiok aldatu gara, eta jarrera berria dugu», esan die Piñerak herritarrei. Orain artean ezer egin ez eta egunotan neurrigabeko errepresioarekin erantzun dien horrexek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.