inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Txikien kaltean

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Goiz da jakiteko nola eragingo dion COVID-19aren pandemiak munduko ekonomiari. Sektore batzuek uste dute tokiko ekonomiak, gertuko harremanetan oinarritutako truke eta saleroste sareak, indartuta atera beharko luketela pandemia honetatik.

Ez da hori Wall Streeten iritzia. New Yorkeko Burtsak uste du pandemiaren ondorengo mundua are eta globalizatuagoa eta teknologikoagoa izango dela. Irabazleak Silicon Valleyn daude: cash flow handiko oligopolioak, Amazon... Eta sektore galtzaileetan ere izango dira irabazleak: besteak beste, Exxon eta Chevron petrolio multinazional indartsuak.

Pandemiak erakutsi ditu globalizazioaren gaitzak. Erakutsi ditu haren ahuleziak. Mahai gainean jarri du zeinen garrantzitsuak diren naturan egindako apustuak eta sistema publiko indartsuak izatea. Baina, hala ere, kapitalismoak garbi du zein izango diren irabazleak. Eta erne, ezin gutxietsi halako tokietatik iristen diren aurreikuspenak.

Ikusi da Euskal Herrian dagoeneko zein diren birusak gehien jo dituen sektoreak: merkatari txikiak, langile autonomoak, langabezian edo aldi baterako erregulazioetan eroritako beharginak. Mundua aldatzen ari da, baina gero eta nabarmenagoa da haren norabide ekonomikoa aldatzeko pandemia bat baino zerbait gehiago beharko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.