HILBERRIA. Dolores O'Riordan

Irlandako poparen ahots

MACIEJ KULZYNSKI / EFE.
Gorka Erostarbe Leunda.
2018ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Bost urteren ostean disko berria kaleratu zuen iaz The Cranberries talde irlandarrak. Kritika laudagarriak jaso zituen Something Else lanarekin. Atzo hil zen taldeko abeslari Dolores O'Riordan, Londresen, 46 urte zituela. Irlandako telebista kate estatalak zabaldu zuen berria, eta bat-bateko heriotza izan zela azaldu zuen.

Ballybricken herri txikian jaio zen, Limerick hiriaren ondoan, Irlandako hegoaldean, 1971n. Azkar nabarmendu zen kanturako zuen erraztasunagatik. Teklatua eta gitarra ere jotzen zituen. Hasieran ez zuen zabalkunde handirik lortu The Cramberriesek, baina 1993ko Everybody Else Is Doing It, So Why Can't We? eta 1994ko No Need To Argue -rekin mundu osora zabaldu zen beraien musika, eta Irlandako pop-rockaren ahots bilakatu zen O'Riordanena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.