HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Sagutxin eta ilargi-arrantza'

Ipuin jostalaria

Idazlea: Mat Paille. Ilustratzailea: Agathe Moreau. Itzultzailea: Miren Agur Meabe. Argitaletxea: Ttarttalo.

2021eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Sagutxin eta Saguton aita-semeak ikuskizun batetik bueltan datoz, gauez, etxera. Ilargia zeruan da, lainoek erdi estalirik. Sagutxin burumakur dabil, eta ikusi du putzu txiki batean ilargiaren isla. «Aita, begira!», esan dio aitari, «Ilargia apurtu egin da eta potxingo horretara jausi da zati bat».

Nori ez zaio ezaguna egiten hasiera hau? Dela otso gosetiarekin, dela azeriarekin, animalia ipuin sorta baten eragile izan da ilargiaren isla uretan.

Baina kasu honetan desberdina da. Sagutxinek ez du gazta bat ikusten uretan, ilargia baizik. Izan ere, une horretatik aurrera, ipuinak ildo desberdinetik jotzen du, amaiera original jostagarri bateraino.

Kontakizuna irudiz ongi hornitua dago, album ilustratuak izan ohi diren moduan, baina kasu honetan iruditzen zait ipuin irudidun bat dela, eta ez album bat, testuak dena esaten duelako, baita irudiak ikusi gabe ere.

Hala ere, ilustrazioek egiten duten ekarpena, estetikoa besterik ez balitz ere, aintzat hatzeko modukoa da, kontakizunari tonua ematen eta irakurlearen arreta fokuan mantentzen laguntzen dutelako, dudarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.