HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gorka Kaputz eta bere zomorroak'

Zolda

Idazlea eta ilustratzailea: Raquel Samitier. Itzultzailea: Etor Iraola. Argitaletxea : Denonartean.

2021eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Azal gogorreko liburu ertaina da (23x25cm), 32 orrialde dituena eta, kortesiazko hasiera eta amaierako orririk ezean, kontrazaleko barruko orria ere kontakizunaren parte duena.

Ez da liburu sailka-erraza: komikiaren bunbuiloak erabiltzen dira, baina binetarik ez; testuak kontakizunaren gidaritza darama, baina irudirik gabe hankamotza litzateke; eta alderantziz, albumetako ilustrazioei dagokien ahalmen narratiboa irenduta agertzen da, aldian aldiko gag umoretsuak plazaratzeko baino ez.

Orrialde hondoak kolore masak dira, estetikoak diruditen irizpideen araberakoak.

Ilustrazioak sortzeko mache papera erabiltzeak mesede egiten dio lanari: irudiei bolumena eta dinamismoa eman zaie, eta irakurlearekiko gertutasuna zein emozioa areagotu egiten dira.

Aktoreak hiru multzotan agertzen dira: Gorka protagonista eta ama, zikinkeriaren zomorroak, eta ikaskideak. Garrantzia ere ordena horretan dute.

Liburuaren helburua irakaspen da, garbitasunari buruzkoa; Gorka protagonistak, beldurraren eraginez, garbitzearen ontasuna zein den ikasiko du: zikinaren zomorroek ez dute xaboia maite.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.