Musika

Uda giroan sartzeko doinuak

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Bueltan da Musikaren Besta jaialdia Donibane Garazin: gaur hasiko da festa, eta bihar goizaldera arte luzatuko da. Musika ibilaldiarekin ekingo diote jaiari: Iparralai musika eskolako ikasleek alaituko dituzte Donibane Garaziko karrikak. Herriko tabernetan 19:00etan hasiko da kantu poteoa. Parrandarekin jarraitu nahi dutenentzat, gaualdean merkatu estalian, hainbat kontzertu antolatu dituzte. Europako hainbat txokotako artistak izango dira merkatuan: A la Bonheur, Falta eta Koban taldeak eta DJ Shlvce musikaria. Rock swing, post rock, electro swing eta drum'n'bass doinuek girotuko dute festa. San Joan sua 22:30ean piztuko dute.

Musikaren Besta



Gaur, 15:00etan hasita, Donibane Garazin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.