Koronabirusa

Hiru hildako gehiago izan dira Euskal Herrian

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Beste hiru lagun hil ziren atzo Euskal Herrian COVID-19 gaitzak jota. Martxoaren hasieratik 2.089 hildako eragin ditu. Atzo, ordea, ez zen ospitaleratu berririk izan. Zaintza intentsiboetako unitateetan 31 pertsona daude, herenegun baino bat gutxiago.

PCR proba bidez beste hamalau positibo atzeman zituzten atzo, horietatik hamar, Nafarroan; gainerakoak, bi Araban eta beste bi Bizkaian. Azkenaldian, Nafarroako positibo kopurua Hego Euskal Herriko gainerako lurraldeena baino handiagoa izaten ari da. Positibo emandakoak 29.723 dira guztira.

Aurrera begira, HegoEuskal Herrian derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, gutxienez udazkenera arte, segurtasun distantziari eutsi ezin zaionean. Hala iragarri zuen atzo Fernando Simon Espainiako Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak. Fernando Simonek nabarmendu zuenez, maskarak erabili beharko dira udazkenean birusaren bigarren olde bat etorriko den edo ez ikusi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.