EH Baik eta EH Bilduk ordezkaritza bidali dute Parisera

2019ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Ordezkaritza bidali zuten EH Baik eta EH Bilduk atzo Parisera, Josu Urrutikoetxearen aurkako auzi saiora. Xabi Larralde izan zen EH Bairen izenean joan zena, eta Maddalen Iriarte eta Afolfo Araiz, EH Bildukoak. Urrutikoetxea baldintzapean askatzeko eskatu zuten. «Josu Urrutikoetxeak Euskal Herriko konponbide prozesuan toki berezi bat izan du», esan zuen Larraldek. Iriartek, berriz, hilaren 19an Frantziako Dei Auzitegiko epailearen askatasun erabakia betetzeko galdegin zuen. Espainiaren eta Frantziaren jokabidea deitoratu zuen EH Bilduko legebiltzarkideak, «bake prozesua» trabatu nahi dutelakoan. Iriarteren esanetan, euskal gizartea prozesu horren alde dago, eta bide horretan lan egin izan du Josu Urrutikoetxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.