Podemosekin «negoziatzeko prest» da Araiz, EH Bilduko hautagaia

Erredakzioa -

2014ko azaroak 23
«Bada indar politiko bat gorabidean; baina bitxia da egoera, indar horrek, gaur egun, ez baitu ez programarik, ez eta bururik ere». Nafarroako EH Bilduko zerrendaburu Adolfo Araizek erran zituen hitz horiek atzo. Podemosi buruz. Araizek erantsi zuen, hala ere, alderdi horrekin «negoziatzeko prest» dela, Nafarroan «bazterketarik gabeko aldaketa politiko eta soziala» lortzeko.

Koalizioko hainbat hautetsirekin bilera egin zuen Araizek atzo. «Argi dago Nafarroak aldaketa behar duela», esan zuen EH Bilduko hautagaiak. Asteon ezagutu diren Navarrometro-aren emaitzak gogora ekarri zituen, eta nabarmendu zuen inkesta horrek jasotako datuek erakusten dutela «UPNk eta PSNk ordezkatutako erregimena hondoratu» egin dela.

«Nafarroa politika egiteko bertze modu bat eskatzen ari da», erantsi zuen Adolfo Araizek, eta argi utzi zuen EH Bilduk herritarrek nahi duten aldaketaren «tren-makina» izan nahi duela. «Koalizioa aspalditik ari da aldaketa bultzatzeko lan hori egiten», gaineratu zuen.

Koalizio subiranistak datorren abenduaren 2an aurkeztuko du hauteskundeei begirako bere proposamena, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Araizek atzo erran zuenez. «Proposamen historikoa izanen da», nabarmendu zuen. «Argi utziko dugu Nafarroako kontuak Nafarroan erabakitzen direla, eta herritarrek erabakitzen dituztela».

Gazteak protagonista

Ernaik eta Ikasle Abertzaleek ere aldaketarako beharra dagoela nabarmendu zuten atzo, Erregimena kanpora! lelopeko dinamikaren aurkezpenean. Gazteek aldaketa lortzeko lan horretan «protagonista» izan behar dutela uste dute bi taldeok, eta horixe da prestatu duten kanpainaren helburua. Herriz herri eta auzoz auzo ariko dira «gazteekin lanean». Kanpaina horren barruan, gainera, manifestazioa prestatzen ari dira Ernai eta Ikasle Abertzaleak, maiatzaren 16rako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna