Hitanoa ikertzeko boluntarioen bila dabil BCBL zentroa

2017ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Hitanoaren inguruko ikerketa bat abian jarri du Donostiako BCBL ikerketa zentroak (Basque Center on Cognition, Brain and Language). Azterketaren arduradun Sendy Caffarra ikertzaile italiarra dabil. Hitanoak garunean sortzen dituen erreakzioak aztertuko dituzte. Caffarrak azaldu duenez, proba hau egin nahi dute: hitanoaren arau sozialak errespetatzen ez direnean, garunak nola jokatzen duen aztertu. «Alokutiboa ez dute izaten hizkuntza guztiek, eta euskarak, bai. Oso interesgarria da». Ikerketa nolatan egingo duen galdetuta, hitanoaren berezitasun bat aipatu du Caffarrak: «Bi informazio mota uztartzen ditu hitanoak: gramatikala eta diskurtsoari dagokiona, solaskidearen arabera aldatu egiten baita aditza». Hori urratzean zer gertatzen den ikertuko dute; adibidez, gizon-emakume batzuen elkarrizketak jarri, non gizonei noka egiten dieten eta emakumeei toka.

Ikerketan parte hartzeko jende bila ari da BCBL. Zehazki, 18-40 urte bitarteko lagunak nahi dituzte, hika badakitenak. Ordu eta erdiko azterketa izango da. «Buruko bat jarriko diegu. Ez du batere minik ematen». Diru saria ere emango diete parte hartzaileei. Izen emateko, BCBLrekin jarri behar da harremanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.