87ak dagoeneko hasi dira berriz ere kotizatzen

2021eko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
ITP Aerotik kaleratu asmo zituzten langileek urtarrilean jasotako kaleratze gutunak erre zituzten atzo. Berriz ere enpresako kideak dira, eskubide osokoak, eta kotizatzen hasiak dira dagoeneko. Urtarrilaren 7an kaleratu zituzten, eta geroztiko soldatak kobratzeko eskubidea dute, baina ez dituzte jasoko Auzitegi Gorenak helegitearen ebazpena eman arte. Ordurako lau hilabete igaroko dira gutxienez. Egun ITP Castingen jardunaren %30i eragiten dion aldi baterako erregulazioan daude. Enpresak akordiorik gabe ezarri zuen, eta batzordeak erreklamazioa jarria dio lan ikuskaritzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.