HITZ ETZANAK

Hankaz gora

Andoni Egaña -

2018ko uztailak 11
Keinu apur bat perbertsoa iruditzen zait», esan du Laura Masvidalek, Eskubide Zibilen Elkarte Katalaneko kideak. Politikari presoak Kataluniako kartzeletara lekualdatzeaz Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaz ari da.

Perverso hitzaren esanahiari begiratu diot. Lehen adieran «txarra. Oso txarra. Gaiztoaren gaiztoz propio min emateko egina» irakurri dut. Bigarrenean, «ohituren eta arauen berezko izatea hankaz gora jartzen duena». Eta zalantza sortu da Espainiako Gobernuaren erabakiak lehenengotik edo bigarrenetik duen gehiago. Izan ere, Laura Masvidalek begi bistan jartzen baitigu paradoxaren mingarria: «Perbertsoa da, gobernu legitimoa kartzelatua dagoelako Katalunian, eta Kataluniako instituzioen beren zaintzapean. Zentzugabekeria hutsa da». Senarra preso duen emakume honek deserosotasuna aipatu du, medioek keinu soilak imintzio handi bihurtzen dituztelako, ez dena ere badela saltzen dutelako askotan, eta azken batean lekualdatzea eskubideekin dagoelako lotua, eta ez justiziarekin.

Asko poztuko ginateke perbertsioak bigarren adieraren bidea hartuko balu. Baina ez da ahaztu behar zenbaitentzat sakratuena den hori hankaz gora jartzen ahalegintze hutsarengatik sartu zituztela kartzelan...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna