AKORDIOA

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Aduanak

Ipar Irlanda Erresuma Batuaren aduana eremuan geratuko da, eta ez du ordaindu beharko muga zergarik Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren artean. Aldi berean, Ipar Irlandara sartuko diren eta gero Europako Batasunera (EB) joateko «arriskuan» egongo diren ondasunek EBren aduana batasunaren arauak errespetatu beharko dituzte.

EBren merkatu bakarra

Ipar Irlandak EBren merkatu bakarreko arau batzuk bete beharko ditu: ondasunen legeak, albaitaritza kontroletarako osasun arauak eta nekazaritza ekoizpenei buruzkoak, besteak beste. BEZari dagokionez, ondasunentzako EBren arauek indarrean jarraituko dute Ipar Irlandan.

Hortaz, Britainia Handiaren eta Ipar Irlandaren artean «kontrolak» egongo dira ondasunak pasatzeko orduan; EBren arabera, «mugako ikuskatze postuen» bidez. Horren ondorioz, Irlandako irlan ez da egongo muga gogorrik.

Ipar Irlandako Parlamentua

Ipar Irlandako Parlamentuak betoa izango du EBren araudi horietan jarraitzearen inguruan, lau urtean behin egingo duten bozketetan; ezezkoa emanez gero, EBren legediek bozketa egin eta bi urtera utziko diote indarrean egoteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.