Irudia. Baiona

Eskuan margoak hartuta egin dute protesta Baionan

Berria -

2015eko urtarrilak 11
Mila lagunetik gora batu ziren, atzo, Baionako Euskaldunen plazan Charlie naiz afixak eta margoak eskuetan. Banderola handi bat ere jarri zuen herriko etxeak: Baiona Charlie da leloarekin. Parte hartzaileen artean komunitate musulmaneko kide ugari zeuden. Maulen izan zen Euskal Herriko beste protesta. Frantzian, berriz, gobernuak emandako datuen arabera, 700.000 lagunek hartu zuten parte orotara hainbat hiriburutan egindako mobilizazio isiletan. Pauen kasurako, herriko etxearen arabera, 40.000 lagun elkartu ziren. Biztanle kopuruaren erdia da hori.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna