Irabaztera behartuta

Baskoniak CSKAren aurka jokatuko du gaur, Buesa Arenan, Euroligako 11. jardunaldian. Arabarek hiru garaipen baino ez dituzte lortu orain arte
Jayson Granger baloiarekin, Panathinaikosen aurkako partidan.
Jayson Granger baloiarekin, Panathinaikosen aurkako partidan. E. PORTILLO / FOKU

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko abenduak 7
Ligaxkaren lehen herena igarota, Kirolbet Baskoniari asko zaildu zaio Euroligako zortzi onenen artean sailkatzea. Hamar norgehiagoketatik hiru baino ez ditu irabazi. Gaur Europako talderik ahaltsuenetako baten aurka jokatuko du Buesa Arenan (20:30), CSKAren kontra. Errusiako taldeak ez dirudi areriorik aproposena, Baskoniak Europan daraman ibilbidea onera ekartzeko. Partida bakarra galdu du, eta sailkapeneko lehen postuan dago Fenerbahcerekin berdinduta. Baina ustez ahulagoak ziren taldeen aurka galdu eta gero—Buducnost eta Bayern dira horren adibide—, arabarrak behartua daude indartsuenen aurka irabaztera, zortzi onenen artean egoteko.

Azken batean, beharra zailtasunaren gainetik dago gaurko partidan Perasovicen taldearentzat. Izan ere, aurreko denboralditik arabarrek badakite zer den Euroligan kontrakarrean aritzea. Sasoi honetan egoera horretara ez iristea zen asmoa. Baina zenbakiak ikusita, kontrakoa gertatzen ari zaie. Izan ere, jardunaldi honetara garaipen bat gehiagorekin iritsi ziren aurreko denboraldian. Egoera, beraz, orduan baino korapilatsuagoa da.

Perasovicek argi du zein den Euroligan joera aldatzeko gakoa: «Lasai egon behar dugu. Partida bakoitzak ezin du final bat izan. Oraindik 20 jardunaldi falta dira, eta kanporaketa postuak ez daude hain urruti. Baina, aldi berean, inoiz baino indartsuago egon behar dugu psikologikoki, garaipenak lortzeko». Horrekin batera, funtsezkoa iruditzen zaio defentsan «sendoago» aritzea.

CSKAren inguruan ondorengoa nabarmendu zuen atzoko agerraldian: «Talentu handia duen taldea da, eta denbora gutxian puntu asko sartzeko gai da. Bolada oso onak izaten ditu. Hori dela eta, une oro oldarkor jardun behar dugu defentsan, eta talde gisa jokatu». Gaurko partidari begira, hiru jokalari faltako ditu: Sederkerkis, Penava eta Garino. Fitxaketaren bat egingo duten galdetuta, hauxe izan zen erantzuna: «Bila ari gara, baina oraindik ez dugu asebetetzen gaituen aukerarik topatu. Dena den, lasai gaude».

Real Madrilen pabiloian irabazi zuen aurreko jardunaldian CSKAk, eta garaipenen horrek hauspotuta dator. Txapelketan puntu gehien sartzen dituen taldea da, gainera: partidako 90 batez beste. Itoudisen taldeak aurreko sasoiko multzoari eutsi dio. Clyburn, Higgins eta Sergio Rodriguez dira jokalari aipagarrienak. Gainera, Hackett eta Peters bezalako jokalariak fitxatu ditu.

Bi taldeen arteko norgehiagokak ohiko bihurtu dira Euroligan. 33 aldiz jokatuko dute elkarren aurka, eta zenbakiak nabarmen dira errusiarren aldekoak. 26 aldiz irabazi dute; Baskoniak, aldiz, zazpi bakarrik. Azken zortzi partidetatik bakarra irabazi dute arabarrek CSKaren kontra, duela bi denboraldi: 79-78.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Ainara Arratibel Gascon

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna