Sei faborito, txapelaren bila

Larunbatean jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako finala, Gasteizen. Sei finalistek nabarmendu dute parekoa dela elkarren maila. Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari
Sei finalistak, larunbatean Principal antzokian txapeldunak jantziko duen txapela inguratzen, atzo, Gasteizen.
Sei finalistak, larunbatean Principal antzokian txapeldunak jantziko duen txapela inguratzen, atzo, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Beñat Alberdi -

2017ko martxoak 28

Sei finalista edo sei hautagai; sei bertsolari edo sei bertsokera; sei arabar edo Manex Agirre, Oihane Perea, Serapio Lopez, Asier Otamendi, Xabi Igoa eta Iñaki Viñaspre. Ikuspuntu askotatik begiratu dakioke Arabako Bertsolari Txapelketako finalari. Oraingoz argi dagoen bakarra da seiek abestuko dutela larunbatean Gasteizko Principal antzokian, 17:30ean hasita. Hortik aurrera, txapela nork eskuratuko duen saioak esango du, bertsolariek ere ez baitute alde handirik nabari euren artean.

Azken txanpara iritsi da Arabako Bertsolari Txapelketa. Larunbatean jokatuko den finala aurkeztu du Arabako Bertsozale Elkarteak. Otsailean abiatu zen txapelketa. Hemezortzi bertsolarik parte hartu dute. Bakoitzak bi saiotan abestu du, eta, guztira, sei saio izan dira. Puntuazioek ebatzi dute jada nortzuk egongo diren finalean, eta seiak prest daude txapelagatik lehiatzeko.

Seikoteak, dena den, baditu bere berezitasunak. Hainbat belaunalditakoak izaki, batzuk besteen bertso irakasleak izan dira. Belaunaldien arteko transmisioa nabarmendu dute finalistek. Ikasle nahiz irakasle jardundakoak maila berean lehiatuko dira txapela eskuratzeko.

Txapelketaren irudia armiarma sarea izan dela azaldu du Oier Suarez Arabako Bertsozale Elkarteko sustapen arduradunak: «Sarearekin irudikatu nahi genuen Arabako bertso eskolak daudela txapelketaren eta bertso ekosistemaren atzean. Bertso eskolek daukate garrantzia». Arabako lehenengo bertso eskolak sortu zirenetik 35 urte bete dira aurten, Gasteizkoa eta Aiaraldekoa. Sarearen irudiarekin lehen bertso eskolen sorrera ere omendu nahi izan dutela zehaztu du Suarezek.

Horrekin lotuta aukeratu dute txapela emailea: Karla Santisteban. Urte askoan isilpean egindako lana eskertu nahi dio Bertsozale Elkarteak. Izan ere, Arabako bertsolaritzaren sustatzailea izan da Santisteban. 1982an lehenengo bertso eskola sortu zuen, Aiaraldekoa. Geroztik, antolatzaile, gai jartzaile nahiz epaile lanetan jardun du. «Sinestezina izan zen esan zidatenean», esan du Santistebanek. «Ohore itzela da, handia ez, itzela. Ezin pozago nago txapeldun hauen artean egoteaz».

Beste sari emaileak Arabako bertso eskoletako ordezkariak izango dira. Horrekin, antolatzaileek nabarmendu nahi dute bertso eskolen sarearen funtzioa bertsogintzan, herrigintzan eta euskalgintzan.

Finaleko sarrerak Principal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu behar dira: sarreran, telefonoz edo antzokiko webgunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

 ©JUAN CARLOS RUIZ / @FOKU

«Gizartean ez zaio garrantzirik eman izan andreen historiari»

Ainhoa Sarasola

Josefina neskame aritu zen 1950eko hamarkadan, sorterria utzita; Marie haren biloba gazteak horren berri izan nahi du. Biak ditu protagonista 'Ene baitan bizi da' Txoperenaren lehen eleberriak.
Ezker-eskuin, Idoia Hernandez, Eneritz Dueso, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador, Musikari elkarteko zuzendaritza berriko kideetako lau. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikari elkarteko gidaritza

Itziar Ugarte Irizar

Jarduna duintzeko, elkartzera deitu dute Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador musikariek, kargua hartzean

Pasa den asteburuko saioa. ©Guillaume Fauveau

Xilaba bertsolari txapelketa eten behar izan dute

Joana Ibargarai

Atzo mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta konfinatzeko neurriak iragarri zituen.  Neurri horien harira, Xilaba txapelketak etenaldia egin behar du. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna