Zorione Barainka. Txupineretako bat

«Telefonoa agertzea izan zen ofizioa desagertzeko arrazoia»

JUNE PRIETO / FOKU.
Uxue Gutierrez Lorenzo.
2018ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Egun, ontzi bakarra geratzen da Lekeition, baina 60 itsasontzi ere izan ziren garai batean. Gizonak itsasora joaten ziren, eta emakumeek, ostera, dei egitekoa zuten lanbide, besteak beste. Etxez etxe ibiltzen ziren gizonezkoei itsasoratzeko orduaren berri emanez. Zorione Barainkak hamahiru urtean izan du dei egitekoa lanbide. Aurten, sanantolinetako suziria piztuko du, ogibide bera zuten gainerako andrazkoekin batera.

Zertan datza dei egitekoaren lanbidea?

Gure eginbeharra gizonezkoei itsasoratzeko orduaren berri ematea zen. Patroiarekin harremanetan geunden, eta hark esaten zigun zer ordutan ziren itsasora irtetekoak. Etxez etxe joaten ginen abisua pasatzen.

Noiz galdu zen ofizioa?

Telefonoa agertu zenean. Telefonoa agertzea izan zen ofizioa desagertzeko arrazoia.

Zer esan nahi du zuretzat sanantolinetako suziria pizteak?

Bigarren aldia dut jada. Saregile gisa ere piztu nuen suziria, 2010ean. Omenaldi bat da, eta hunkigarria da.

Zenbat aritzen zineten lanbidean?

Banaka edo bikoteka aritzen ginen, eta bakoitzak itsasontzi baten ardura zuen. Itsasontzi adina emakume, eta kasu batzuetan gehiago. Ni bakarka hasi nintzen, hamahiru gizoni dei eginez.

Ofizio bakarra izan duzu dei egitekoa?

Ez, lehenago fabrikan ibili nintzen. Horren ondoren, hamahiru urte eman nituen dei egiteko gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak