AHOLKUAK

2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Adingabeen argazkiak sare sozialetan jarriz gero, zenbait gauza kontuan hartzea komeni da:

Ez dadila egoera konprometituan ager: beti jantzita ager dadila.

Hobe aurpegia ikusten ez bazaio.

Irudiari pribatutasun maila egokia jarri: ongi pentsatu behar da argazkia non, nola eta norekin partekatzen den.

Argazkiak partekatzeko, hobe posta elektronikoa edo bat-bateko mezularitza erabiltzea.

Gainerakoei argi utzi irudi hori ezin dutela erabili baimenik gabe.

Ez sortu adingabearen konturik argazkiak argitaratzeko. Irudiak norberaren kontutik jartzea komeni da.

Argazkiak kargatzean, ez eman tokiari buruzko informaziorik. GPSa itzali.

Adingabearen izenekin Googleko alertak aktibatu, norbaitek hari buruzko informazioa argitaratuz gero jakinarazpena jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.