Durangoko 49. Azoka. Musika aldizkariak. Irudia. Durango

Euskal musika, eskutik belarrira

2014ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Ordenagailura heltzen zena sakelaraino ere helduko da aurrerantzean. Sakelako telefonoetarako aplikazioa sortu du Badok.info atariak. Euskal musika edonoren eskuragarriago egitea da ideia. Pello Urzelai BERRIA egunkariko IKT arduradunak eman du azalpena Durangoko Azokan, Martxelo Otamendi BERRIA egunkariko zuzendariarekin eta Jon Eskisabel atariko koordinatzailearekin batera. «Ez dugu jostailu bat ezagutarazi nahi, baizik eta euskal musika zabaltzen lagunduko duen tresna bat». Badok atariaren arrakasta zenbakiz azaldu dute. Maiatzetik hona 216.150 entzunaldi izan ditu. «Entzungarri zegoena entzungarriago egongo da orain». Doan lor daiteke aplikazioa Android eta iOS sistema darabilten telefono guztietan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.