Azaroaren 22an eta 23an, sinposioa basalandareez

2017ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Basalandareen eta haien balio gastronomikoaren inguruko sinposio bat antolatu du BCulinaryLAB ikerketa gastronomikoko laborategiak, azaroaren 22rako eta 23rako. Tradizioa eta egungo joerak aztertuko dituzte, Basque Culinary Centerren.

Botanikariak, kimikariak eta nazioarteko «aparteko chefak» gonbidatu dituzte hitzaldiak eta lantegiak ematera; besteak beste, Miles Irving, Mikkel Westegaard eta Evarist March. Euskal Herrikoen artean daude Diego Prado BCulinaryLABeko koordinatzailea eta Errenteriako (Gipuzkoa) Mugaritz jatetxeko Leire Etxaide eta Dani Lasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.