BATUZ ALDATU

2021eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Hainbat arlotako ia ehun eragilek sinatu zuten Batuz aldatu dokumentua, eta konpromiso zehatzak ere hartu zituzten.

Hiru konpromiso

Edukia gizarteratzea. Dokumentuan jasotako edukia gizarteratzea, ahalik eta herritar gehienei helaraziz eta horien aldekotasunak lortzeko ahalegina eginez; eta, horretarako, erakundebakoitzaren oinarri sozialekin partekatzea lehenik etabehin.

Norbere egitea. Norbere erakundeak administrazioarekin eta bestelako eragileekin izan ditzakeen hartu-emanetan dokumentuan jasotzen diren hizkuntza politikari buruzko ikuspegiak eta proposamenak defendatzea.

Elkarlanean jarraitzea. Dokumentua sinatu eta biharamunetik aurrera, elkarlanean jarraitzea, hizkuntza politiketan hartu beharreko neurri zehatzak eta horiek aurrera ateratzeko dinamikak definitzeko; eta, horretarako, norbere erakundearen arloko lantaldean parte hartzen jarraitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.