Ozendu egin dute Donostian Kijera gaztetxearen aldeko mezua

Autogestioa eta erresistentzia lelotzat hartuta, manifestazioa egin dute. Gaztetxearen aldeko mezu ugarien artean, Maravillaseko kideena

Erredakzioa
Donostia
2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Jendea erruz bildu zen atzo arratsaldean Donostiako Parte Zaharrean Kijera gaztetxearen aldeko manifestazioan. Asteon gaztetxeko ordezkariek salatu dute udalak eraikina husteko prozedura martxan jarri duela, eta mobilizazioak egin nahi dituztela egitasmoaren defentsan dihardutenen ahotsa ozentzeko. Erresistentzia antolatu, Kijera defendatu! leloarekin irten ziren, Konstituzio plazatik.

Irailean okupatu zuten eraikina —lehen Orixe ikastetxea izan zen: hamalau urtez hutsik egon da hainbat herritarrek. Hainbat babes keinu jaso dituzte egunotan. EH Bilduk, esaterako, udal gobernuari «bide okerretik» joatea egotzi dio, eta «elkarrizketaren» alde egiteko eskatu du. Gaztxearen jardunari eusteko eskatuz helegiteak ere aurkeztu dituzte hainbat eragilek. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak, berriz, Kijera Gaztetxearen eraikina «auzoarentzat» izan dadila eskatu die Donostiako Udalari eta Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari. Gaztetxearen eraikinaren jabetza udalarena da, erabilera eskumena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak duen arren.

Iruñeko Maravillas gaztetxeko ordezkariek Donostiako kideei elkartasuna adierazi diete. Bide batez, salatu dute Nafarroako Gobernua haien gaztetxearen huste «bigun bat» lortu nahian dabilela; eraikinean «ustez egindako kalteak» baloratzeko urratsak argudiotzat erabilita, eraikinean sartu nahi izatea leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.