Albistea entzun

Klima aldaketaz, betaurreko moreekin

Lorena Aguilar adituak ohartarazi du klima aldaketak inpaktu handiagoa duela emakumeengan, eta «korapiloak askatzera» deitu du. Izaskun Landaidak eskatu du trantsizio ekologikoa genero ikuspegitik lantzeko.
Klima aldaketaz eta generoaz hausnartzeko jardunaldiak, atzo, Gasteizen.
Klima aldaketaz eta generoaz hausnartzeko jardunaldiak, atzo, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2022ko ekainak 29 - Gasteiz

Klima aldaketak inpaktu handiagoa dauka emakumeengan gizonezkoengan baino». Hitzok Lorena Aguilar CEPAL Latinoamerikarako eta Kariberako Batzorde Ekonomikoko arduradunarenak dira. Ingurumenean eta generoan aditua da Aguilar, eta Gasteizen mintzatu da, Klima aldaketa genero ikuspegitik, tokiko erronka izenburupean Emakundek, Ihobek eta Eudelek antolatutako jardunaldian. Ohartarazi du klima aldaketa genero arrakala areagotzen ari dela, eta eragin negatiboa duela emakumeen eskubide sozial eta politikoetan, bereziki garapen bidean diren herrialdeetan. Horra eman duen datua: «Hondamendi naturalen ondorioz hiltzen diren bost biztanletik lau emakumeak dira».

Txanpon beraren aurkia eta ifrentzua dira klima aldaketaren inpaktua eta genero desberdintasunak. Nazio Batuen Erakundeak berak egin du oharra: klima aldaketaren aurkako borrokaren erdigunean jarri behar da berdintasuna. Ideia horretan jarri du azpimarra Aguilarrek ere, eta ingurumenari lotutako erronkei aurre egiteko ezinbestekotzat jo du «desberdintasunaren korapiloak» askatzea. Sei «korapilo» identifikatu ditu: desberdintasun sozioekonomikoak; baliabide naturalak eskuratzeko zailtasunak; merkatuetara eta teknologietara iristeko mugak; patroi patriarkalak; boterearen kontzentrazioa eta lanaren eta zaintzaren banaketa injustua.

Desoreka horiek isla dute milioika emakumeren egunerokoan, Aguilarrek ohartarazi duenez. Adibide bat jarri du: «Hego Amerikan, beste herrialde batzuetara migratu behar duen emakumea antisorgailuak hartzen hasten da badakielako bidean bortxatua izango dela». Beste adibide bat: «Emakumeentzat ia ezinezkoa da euren lurren jabe izatea, eta horrek, besteak beste, nabarmen apaltzen ditu mundu osoko ekoizpen baliabideak».

Hala ere, Aguilarrek azpimarratu du andrazkoak, klima aldaketaren «biktimak» ez ezik, «aldaketarako eragile» ere badirela. «Suspertzen ari den hirugarren merkatua gara, Txina eta Indiaren atzetik». Hala, adierazi du klima aldaketaren aurkako politiketan herrialde bakoitzak genero ikuspegia txertatzea funtsezkoa dela: «Beharrezkoa da emakumeen parte hartze zuzena bultzatzea eta politika berriak abiatzea egitura sozialak, produktiboak, ekonomikoak eta instituzionalak berdintasunaren mesedetan jartzeko».

Trantsizio ekologikoa

Bestalde, Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariak gogorarazi du Berdintasunaren eta Indarkeriarik Gabeko Bizitzen Aldeko Herri Itunean jasota dagoela trantsizio ekologikoa genero ikuspegitik lantzeko beharra. Gaineratu du klima aldaketa eta berdintasuna arazo globalak direla, baina «tokian tokiko ekintzak» eskatzen dituela.

Bide beretik mintzatu da Maria del Mar Alonso Martin Ihobeko arduraduna ere. Klima aldaketaren aurkako borrokan berdintasun ikuspegia txertatzearen alde egin du, trantsizio ekologikoak «sektore ekonomiko kalteberenak» aintzat har ditzan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hainbat aplikazio eta streaming plataforma erakusten dituzten pantailak. ©Berria

Gaztelaniazko ikus-entzunezkoak dira nagusi Uemako herrietako ikasleen artean

Julen Aperribai

Uemako herrietako ikasleen %73k gaztelaniaz ikusi dute, azkenekoz, telesail bat. Netflix 'streaming' plataformaren kontsumoa gehien ikusten den hurrengo plataformarena halako bi da. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, marrazki bizidunen Clan katearen audientzia ETB3rena halako bi da.

Iraitz Lazkano UEMAko lehendakaria, eta Garikoitz Goikoetxea teknikaria Eusko Legebiltzarrean ©UEMA

Uemak adierazi du «sendotasun handiagoz» heldu behar zaiola ikus-entzunezkoen gaiari

Isabel Jaurena

Iraitz Lazkano Uemako lehendakariaren erranetan, EITBk eta RTVEk «ardura handia» dute. Online plataformen eta sare sozialen eginkizuna ere azpimarratu du.

Ikasgela bat Gasteizko Angel Ganivet eskolan, artxiboko irudian ©juanan Ruiz / foku

Irakasleek berriz ere aukera edukiko dute eszedentziak noiz amaitu aukeratzeko

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duela urtebete arautu zituen jardunaldi murrizketak, eszedentziak eta aldi baterako eteteak, eta erabaki zuten baimenak horiek emateko arrazoia amaitzen zenean edo urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik bukatu ahal izango zituztela. Arartekoak eskatu zuen agindu hori bertan behera lagatzea, eta hala egin du Hezkuntza Sailak.

Angelun geldiarazi duten obra ©Guillaume Fauveau

Hondakinen gainean eraikitako obra bat geldiarazi dute Angelun

Ekhi Erremundegi Beloki - Oihana Teyseyre Koskarat

Lurrarekin nahasitako dozenaka hondakinek osatzen dute eraikuntzaren zimendua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...