Katalunia. Erreakzioak Espainian

Desobedientziaren arriskuez abisatu du Auzitegi Konstituzionalak

Iosu Alberdi.
2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi du Kataluniako Parlamentuak irailaren 26an onartutako ebazpena, autodeterminazio eskubideari buruzkoa. Espainiako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoak tramitera onartu ostean egin du. Auzitegiak abisua eman die Kataluniako presidente Quim Torrari eta gobernuko gainerako kontseilariei, ebazpenaren debekuari entzungor egiteak izan ditzakeen ondorioengatik.

Parlamentuak onartutako Gobernuaren orientazio politiko orokorra ebazpenean desobedientzia zibil eta instituzionalaren zilegitasuna aldarrikatzen da, «eskubide zibil, politiko eta sozialak babesteko», baita buruzagi independentisten aurkako epaiketari erantzun instituzional bat ematea; gertatu bezala— zigorrik balego, eurentzat amnistia eskatu, eta autodeterminazio eskubidea gauzatzeko bide orri bati ekin.

Konstituzio Auzitegiak Kataluniako Parlamentuko mahaiko kideei eta gobernukideei igorriko die erabakia, ohartaraziz euren betebeharra dela «eteteari entzungor egitea suposatzen duen edozein ekimen geldiaraztea edo galaraztea», aurkakoak erantzukizunak izan ditzakeela gogoratuta, penalak barne.

Auzitegietatik atera gabe. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak azaldu du buruzagi independentisten epaiak izaniko filtrazioak ikertuko dituela. Hainbat hedabidek epaia eman baino bi egun lehenago argitaratu zituzten zigorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.