Irudia. Forua

Herriak Joan Mari Torrealdai omendu du

2020ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Dozenaka lagunek omenaldia egin zioten atzo arratsaldean Joan Mari Torrealdai euskal kulturaren erreferente eta eragile handiari (Forua, Bizkaia, 1942-Usurbil, Gipuzkoa, 2020). Bere jaioterrian, Foruan, egin zioten ekitaldia eta elizkizuna. Musikaz eta kantuz oroitu zuten, baita hark egindako ibilbidea goraipatu ete. Batez ere, herriko eta inguruko jendea bildu zen, baina herrian egon zen alderdi politikoetako eta euskal kulturgintzako ordezkaritza zabal bat ere.Uztailaren 31n hil zen Joan Mari Torrealdai, minbiziak jota, eta, orduan ere, jendetza bildu zen haren hil kaperan, baita Usurbilen egin zioten hiletan ere. Euskal kulturako intelektualik handienetako bat izan zen Torrealdai, eta euskalgintzako ekintzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.