«Ez naiz kontraesanean; biziki argi naiz»

Ekhi Erremundegi Beloki.
2022ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Ezinegona handitu da etxebizitzaren gaian.

Badira maila lokaleko erantzunak, eta nazio mailakoak. Turismorako etxebizitzei konpentsazio neurriak eskatzea bozkagai ezarriko dugu Euskal Elkargoan, eta alokairuen prezioak mugatzeko tresnak eskuratuko ditugu Frantziako Estatutik. Fiskalitate neurriak ere hartuko ditugu.

Koherentea da Arbonan laborantza lurrak babestea, eta etxebizitza gehiago eraikitzea proposatzen duen BTP plana bozkatzea elkargoan?

Ez naiz kontraesanean; biziki argi naiz. Laborantza lurrak defendatu behar dira, baina lurrak atzeman behar ditugu etxeak eraikitzeko, lurralde batzuek ez dezaten apaltze demografikorik izan.

Konstituzio Kontseiluak Molac legea hustu zuenean, «gerla deklarazioa» salatu zenuen.

Lortu dugu eragina ez hain larria izatea. Niretzat gaia konpondua da, eta nahi genuena erdietsi dugu gobernuarengandik. Ez naiz erraten ari dena ongi doanik: zirkularrak ez du aldatzen jurisprudentzia konstituzionala. Konstituzio aldaketa bat behar da egoera iraunkorki konpontzeko.

Migrazioaren gaian Hendaia-Baiona bidean segurtasuna laguntzeko eskatu dizute.

Frantziako Gobernuari eta errepublikako presidenteari idatzi nien, eta ez dut erantzunik jaso. Ez da legez kanpokoa migrante bati laguntza eskaintzea.

Horretara deitzen dituzu herritarrak?

Erraten diet eskubidea dutela. Eta animatzen ditut gizalegeak eskatu bezala anaitasunez jokatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.