GAKOAK

2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Etxez etxeko zerbitzuaren antolaketa administratiboa dela-eta aldeak egon badaitezke ere, honako hauek dira ezaugarri nagusiak:

Zer da?

Adinagatik, elbarritasunagatik edo beste arrazoi batzuengatik autonomia mugatua duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko zerbitzua.

Zer helburu ditu?

Erabiltzaileen autonomia handitzea, eta gizarteratze eta parte hartze soziala erraztea.

Egoitza batera mugitu beharrean, norbere etxean geratzeko aukera ematea.

Erabiltzaileen bizitza kalitatea hobetuko duten ohiturak sustatzea: elikadura, adibidez.

Eskatzeko baldintzak

Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan erroldatuta egotea. Zenbait lekutan, gutxieneko errolda epe bat eskatzen dute.

Mendekotasun egoera aitortuta izatea.

Zeintzuk dira zerbitzuak?

Etxeko lanak. Janaria prestatzea edo horretan laguntzea; arropa garbitzea, ordenatzea eta lisatzea; arropa erostera laguntzea; etxea mantentzea eta garbitzea; ohea egitea...

Norbere burua zaintzeko laguntza. Mendekotasuna duen pertsonari garbitzen laguntzea; ohetik jaikitzen eta oheratzen laguntzea; janzten eta jaten laguntzea; botiken kontrola eta jarraipena; etxetik kanpo laguntzea gestio pertsonalak egiteko...

Zerbitzu osagarriak. Dagokion administrazioko zerbitzu teknikoek bestelako zereginak finka ditzakete; etxeko konponketak, edota zaintza eta laguntza ematea bestelako zereginetan, besteak beste.

Zerbitzuaren ezaugarriak

Gizarte zerbitzuek baloratuko dute eskatzailearen beharra, eta zehaztuko dute zer zerbitzu jasoko dituen.

Iraupena zerbitzuaren edo zerbitzuen araberakoa izango da: ordu laurdenetik eta hiru ordu bitartekoa.

Gizarte zerbitzuek zehaztuko dute astean zenbat egunetan emango den. Asteburuetan ez da eskaintzen, ezohiko egoerak ez badira.

Ordainketa partekatuaren bitartez finantzatzen dira. Erabiltzailearen errenta eta ondarearen arabera finkatzen da erabiltzaileak zenbat ordaindu beharko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.