Herrada nagusi, esprint txikian

Helmugako argazkian irabazi du Cofidisekoak, ihesaldian parte hartu eta gero. Sailkapenean, Remco Evenepoelek jarraituko du lider

Jesus Herrada, eskuinean, iheskideekin batera helmugaratzen. JAVIER LIZON / EFE.
Beñat Mujika Telleria.
2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Sagua eta katua bezala aritu ziren atzo ihesaldia eta tropela. Jesus Herradak (Cofidis) irabazi zuen Espainiako Vueltako zazpigarren etapa, esprintean. Ihesaldientzat egun aproposa zen atzokoa, eta, tropelak nahi ez bazuen ere, hala izan zen. Aurreko egun gogorraren ostean, eguna lasaiago hartu nahi zuen askok, baina ez zuten atseden hartzeko betarik izan. Abiadura bizian aritu ziren egun osoan, eta haizeari ere aurre egin behar izan zioten. Remco Evenepoelek (Quick-Step) jarraituko du lider.

Eguneko ihesaldian sei txirrindulari sartu ziren, eta lau minututik gorako aldea izan bazuten ere, San Glorio amaigabean (24 kilometro luze eta %5eko pendiza) 2.30era murriztu zuen tropelak aldea. Mendatea amaitzean geldialdia egon zen tropelean, eta garesti ordaindu zuten. Aldea murriztea lortu zuten, baina lortu ez boskotea harrapatzea.

Azken kilometroan hasi zen ihesean zeudenen arteko kontrol lana, eta esprintean erabaki zen irabazlea. Herradak iheskide guztiei hartu zien aurre, eta helmugako argazkian irabazi zuen, justu-justu. Tropela 29 segundora iritsi zen, esprinterako aukera alferrik galduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.