Real Madrilek 3-1 irabazi dio PSGri, eta alde jarri du kanporaketa

Ainara Arratibel Gascon -

2018ko otsailak 15
Cristiano Ronaldok (2) eta Marcelok (1) sartutako golei esker, Real Madrilek 3-1 irabazi zion atzo PSGri, eta itzulerako norgehiagokaren zain, alde jarri du Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketa. Partida lehiatua eta erritmo handikoa jokatu zuten bi taldeek, eta hamar minutu falta zirenean, partida oso irekita zegoen. Aurrean dituzten jokalari erabakigarriekin, edozeinek irabaz zezakeen lehia. Baina Cristiano Ronaldok eta Marcelok ondo baliatu zituzten Asensiok egindako bi pase, 83. eta 86. minutuetan, hurrenez hurren. Zidanek asmatu egin zuen Asensio eta Lucas Vazquez zelairatuz, Real Madril nahiko estu baitzegoen fisikoki.

Dena den, Emeryren taldea jarri zen aurretik markagailuan, lehen zatiko 33. minutuan. Rabiotek ondo amaitu zuen Mbapek egindako jokaldi on bat. Atsedenaldira PSG aurretik joango zela zirudien, baina Lo Celsok penalti inozoa egin zion Krossi, eta Cristiano Ronaldok ez zuen aukera huts egin.

Bigarren zatian bi taldeek erakutsi zuten erasoan ondo moldatzen direla, baina atzean arazoak dituztela. Azkenean etxekoek lortu zuten garaipena.

Atzo jokatutako beste kanporaketan, bestalde, Liverpoool oso nagusi izan zen. 0-5 gailendu zitzaion Portori, eta herenegun Manchester Cityrekin gertatu bezala, final laurdenetan dagoela esan daiteke. Manek (3), Salhak eta Firminok sartu zituzten Liverpoolen golak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna