Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

H. H.

2020ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Ezin dut esan (ozenki)
minbizia bekaitz dudala.
H. H. ez zuen inork,
bereziki,
ez maite, ez gorroto.
Ezezagun unibertsal bat,
iragarri zuen arte
minbizia zeukala.

Bat-batean,
haren hitz arruntak
zirraragarri bihurtu ziren.
Burua biratzen genuen,
izar bat sartzean bezala.
Argi zegoen minbizia
inportanteago zela
bere pertsona baino.

«Zuen egunak ere
kontaturik daude»
esaten zuen berak.
«Bai, noski»
arrazoi ematen genion,
zintzoki konbentziturik
bere defentsa bat zela
minbiziaren aurka.

Badirudi denen egunak
kontaturik egotea
ez dela aski motibo
elkar estimatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.