Libe Garmendia. Dietista eta nutrizionista

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun

Marrubieta fruitu gorrizko izozkia

osagaiak

Marrubiak

Fruitu gorriak

Platano bat

50 ml esne / landare edari

1

Marrubiak eta fruitu gorriak izozteko poltsatxo batean sartu eta izozkailuan sartu. Platanoa ere zuritu eta izozkailuan sartu.

2

Frutak izoztean, platanoa izozkailutik atera eta esnearekin edo landare edariarekin batera irabiatu.

3

Marrubiak eta fruitu gorriak gehitu eta dena irabiatu.

4

Krema eginda, momentuan jan, edo berehala izozkailura sartu gero jateko.

Pistatxozko izozkia

osagaiak

60 g pistatxo zuritu

Jogurt bat

2 platano

1

Platanoak zuritu, zatitu eta izozkailuan sartu.

2

Platanoa izozkailutik atera eta jogurtarekin eta pistatxoekin batera irabiatu.

3

Krema eginda, pistatxo zati gehiago gehitu gainetik, eta momentuan jan, edo berehala izozkailura sartu gero jateko.

Melokotoizko poloa

osagaiak

3 melokotoi heldu

Baso erdi ur

Txokolate beltz urtuta

1

Melokotoia zuritu eta zatitu, eta urarekin batera irabiatu.

2

Lortutako nahasketa moldeetan ipini eta izozkailura sartu.

3

4-5 ordura, izoztuta dagoenean, moldeak izozkailutik atera eta poloak txokolate urtuan sartu. Txokolatea izoztu egingo da, eta poloak txokolatezko kapa batez bilduta geldituko dira, jateko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.