Ilunabarrak

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Halaxe esan zuen Luis Eduardo Autek (Manila, Filipinak 1943Madril, Espainia, 2020), fusilatzeen aurreko egunetan idatzi zuela Al alba, urgentzia handian, jendeak hura kantatzea nahi zuela, ez zuela askorik pentsatu beharrik izan: «Minaren gorritik sortu zen». Haatik, maitasun kantuaren eitea eman zion, «zentsura gainditu zezan». Halaber, agurraren antza eman zion heriotzaren kontrako alegatuari.

Auteren heriotzarekin, pandemiaren beltzenean, euskarara ekarri zuen Jon Martin Beira-k, kantatu zuen Iker Laurobak, ilustratu zuen Ana Narbartek: Ilunabarrak da. (https://txantxangorria.eus/?p=9275)

Ez gara egunsentiak
izutzen ditun bakarrak
amenazuak bezala
iltzatzen zaizkit izarrak
gaur igitai bat dirudi
ilargiaren zeharrak

Ilunabarra ta gero,
badatoz ilunabarrak
ez nazala zutaz hustu
bihar zoritxarrak

Estoldetan gorde dira

izan ez ditugun haurrak
azken loreak irensten
badaki haien negarrak
atzoko odolaren gose
segitzen baitu biharrak

Ilunabarra ta gero...

Ixilik, bere hegalak
zabaldurik, putretzarrak
balada makabro hortan
bildu ditu gizatxarrak
bolbora usaina dakar
goizeko lehen sugarrak

Ilunabarra ta gero...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.