Kanposantuko Nuarbe

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Hilobian sorturik bakarrik dira ederrak larrosak
Eta ederra da ehortziaren gaineko bandera
Higaturik zazpi pinu luzeren erdian
Zutik etzateko
Kanposantuko nuarberainoko aldapa igaiten ikasi behar da

Harroak dira larrosak afusilatuaren harrobian
Eta kolore ahuspeztuak dira banderarik amultsuena
Zazpi pinu ketsuren aurrean
Nork bat bilatu zioten hil aditzari
Haurrak zirenek
Kanposantuko nuarbek norainoko aldapa duen ikasi genuenean

***

Pinudi baten erdian kanposantuko nuarbe
Pinudi baten erdian eta pinurik ankerrenak
Harresiaz barruan zazpiak sustrai eginik hil aditzean
Afusilatu guztien hezurren bila
Inor ez dadin altxa bizirik
Iraun genuenon bihotzaren eske

Kanposantuko nuarbeko aldapan gora
Orduan haurrak zirenak
Zazpi pinuak zain dauzkate

Kanposantuan ateak beti zabalik nuarbek

(balizko erroten erresuma, Koldo Izagirre)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.