Angel Rivas jesuitaren egiak

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
«Irailaren lehenengoan Ekialdeko Bigarren Fronteko Frank Paisen lurraldean sartu nintzen Lukas de Iruretagoienarekin batera. Raul Castro Ruzek Uztailaren26ko Armada Iraultzaileko Kapilau izendatu gintuen. Erlijio-lana agindu zigun, tropa errebeldeen eta nekazarien artean. Bigarren Frontearen lurretan egin genuen bide luze malkartsuan tropak gogo onez hartu gintuen beti. Gu atenditu arteko onik ez zuten. Ez genuen komunistarik ez ateorik ezagutu. Halaber, nekazariek ere bihotzak bero hartu gintuzten. Haien artean ginela, garbiki ikusi genuen zein eskasia zituzten, hala materialak nola espiritualak: jatekorik ez, higienerik ez, analfabetismoa, erlijio-ezjakintasuna…

Uztailaren 16ko Mugimendua zorretan da nekazariekin, faktore erabakigarria izan baitira borroka honetan, beti eta beti lagundu baitiote Mugimenduari. (…)

Asmo gaiztoko propagandaren ondorioz, askok usteko zuten Mugimendua komunista eitekoa zela. Iruretagoienak eta biok bagenekien gezurra zela, errebeldeekin bizitzera joan baino lehen ere. Ez zegoen nazioarteko komunismoarekiko konexiorik, errebeldeek ez zutelako inoiz Errusiaren laguntzarik izpiena ere jaso. Komunismo kreolearekin ere ez zuten konexiorik, Mugimenduak kontu handia izan baitzuen ez gazteria sozialistako ez Alderdi Sozialista Popularreko kiderik bere baitan hartzeko. Are gehiago esango dut, bada gutun bat delako alderdiak Uztailaren 26ko Mugimenduari zuzendua, zinez kritika garratzez josia.

Batistaren tiraniak gauzatutako krimenik nardagarrien artean, airekoek egiten zutena dugu. Batistaren airekoek errebeldeen kanpamenduak metrailatzea eta bonbardatzea, bego, gerra-helburua baitziren, baina biztanleria zibila metrailatzea eta bonbardatzea, hori ez. Eta halaxe diot, horixe egin baitzuten Las Calabazasen eta Naranjo Agrio de Sagua de Tanamon eta La Prueban (Santiago) eta San Benito del Cruceron, Alto Songon. Metrailatzeok zenbait errebelde hil zituzten, eta, aldiz, askoz ere nekazari gehiago hil zituzten, haurrak eta adinekoak barne».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.