Vladimir Lenin

Iraultzaileen ezinbertzeko itsasargia

mikel rodriguez
2017ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Vladimir Ilitx Ulianov Errusiako Simbirsk hirian jaio zen, Volga ibaiaren hegian, 1870eko apirilaren 22an. Aita, Ilia Ulianov, Hezkuntza Ministerioko goi kargudun bat zen, eta ama, Maria Blank, lehen hezkuntzako irakasle ohia. 1887. urtea erabakigarria izan zen Vladimir Ulianoven bizitzan. Alde batetik, Aleksandr anaia zaharrena atxilotu eta exekutatu zuten, Aleksandr III.a tsarra hiltzeko plan batean parte hartu zuelakoan. Bertzetik, Vladimirrek unibertsitatean lege ikasketak hasi zituen, baina kanporatu egin zuten protesta batean parte hartzeagatik. Politikan are gehiago murgildu zen hortik aitzinera, eta marxismoaren jarraitzaile egin zen. 1895ean atxilotu zuten lehen aldiz, eta, hortik 1917ra arte, ibilbide luze bat hasi zuen, Siberian zigortuta lehenik, eta erbestetik joan-etorrian ondoren. 1901eko abenduko idazki batean Lenin ezizena erabili zuen. Ordutik, seudonimoa abizen bihurtu zitzaion, historiara igaro den izena. 1924ko urtarrilaren 22an hil zen, eta, heriotzarekin, mitoa jaio zen: iraultzaileentzat, Karl Marxekin batera jarraitu beharreko itsasargia; kontrairaultzaileentzat, izuaren sinonimoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.