Pello Jauregi. Aldahitz-eko zuzendaria

«Nahikoa da batek ez ulertzea blokeoa sortzeko»

JON URBE / FOKU.
2020ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Nondik sortu da halako proiektu bat sortzeko beharra?

Lan munduan euskararen erabilera bultzatzeko bi metodologia genituen prestatuak: Eusle eta Ulerrizketa; baina azkena falta zitzaigun.

Lantegi batean nahikoa da kide batek euskara ez ulertzea blokeoa sortzeko. Horrela, konturatu ginen euskararen erabilera sustatzeko aukerarik ez dagoela. Euskara ulertzen ez duten horiek denbora laburrean ulermen maila minimo batera iristeko behar horretatik sortu da.

Norentzat da?

Proiektua lan munduko beharretatik abiatu genuen, bainaaplikazioa orokortu daiteke. Kalean, familiartean, lagunekin... talde naturaletara zabaldubeharreko hizkuntza ohiturada.

Zein da zuen helburua?

Argitalpen honekin materiala eskaini nahi dugu, esperientziak zabaltzeko lantegietan eta baita kalean ere. Iruditzen zaigu horrelako tresnak beharrezkoak direla; besteak beste, erakundeen eta enpresen plangintzetan euskara txertatzeko. Ea lortzen dugun euskalgintzan gabiltzan guztion artean horrelako tresna batzuk sortzea hurrengo urteetan.

Zein emaitza espero dituzue?

Guk proposamen bat egin dugu, eta, enpresa batzuetan proba txikiak egin ditugun arren, irailean zalbalduko dugu esperimentazio aldia. Oraingoz, 20 orduko prozesuak egin ditugu, eta ez berezkoak diren 60 ordukoak.

Horietan ikusi dugu metodologiak ondo funtzionatzen duela. Ohartu gara jendeak azkar lortzen duela euskara ulertzea, eta hori da, besteak beste, metodologia honen helburu nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.