HILBERRIA. Ruth Bader Ginsburg

Feminismoaren ikur AEBetan

JUSTIN LANE / EFE.
Jone Bastida Alzuru.
2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Ruth Bader Ginsburg AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epailea hil zen ostiralean, pankreako minbiziak eragindako konplikazioen ondorioz, gorteak berak jakinarazi zuenez. 87 urte zituen.

Arrasto handia utzitako epaile bat izan da, justiziaren, eskubideen eta berdintasunaren alde etengabe borrokatu den ekintzaile sutsua, eta haren heriotzak hutsune handia utzi du AEBetan. Auzitegi Goreneko presidente John Robertsek «maila historikoko legelaritzat» jo zuen. «Etorkizuneko belaunaldiek Ruth Bader Ginsburg ezagutu genuen bezala gogoratuko dutelakoan gaude: Justiziako txapeldun nekaezina».

Bill Clinton AEBetako presidente ohiak izendatu zuen Ginsburg Auzitegi Goreneko epaile, 1993. urtean; herrialde horretako historian postu horretan aritutako bigarren emakumea izan zen, eta 27 urte egin ditu han lan. Bere ibilbidean, Estatu Batuetako gai sozial polemikoei buruzko boto aurrerakoiak eman ditu: besteak beste, abortatzeko eskubidearen, homosexualen ezkontzaren, botoa emateko eskubidearen, immigrazioaren eta arreta medikoaren alde egin du.

Epailearen heriotzak borroka politikoa piztu du AEBetako Auzitegi Gorenaren etorkizunaren inguruan. Hain zuzen, gortea presidente batek eta zortzi epailek osatzen dute, eta horiek herrialdeko presidenteak izendatuak eta Senatuak berretsiak izaten dira. Izendapenek bizitza osorako balio dute, eta Kongresuak soilik kargugabetu ditzake, kargugabetze edo impeachment prozesu baten bidez. Hala, Estatu Batuetako hauteskundeen atarian —bi hilabete baino gutxiago falta dira—, Trumpek aukera izan dezake herrialdeko instantzia judizial gorenaren balantzaeskuinera are gehiago makurtzeko. Joe Biden Etxe Zurirako hautagai demokratak adierazi zuen Ginsburgen ordezkoa azaroan presidentetzarako hauteskundeak irabazten dituenak proposatu beharko lukeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.