MOTZEAN

2018ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Mendian egindako lagunik onena? Jaume Gibernau alpinista kataluniarra.

Mendi bat? Ama Dablam [Nepal, Himalaia, 6.812 metro].

Zortzimilako bat? Shisha Pagma [Txina, Himalaia, 8.013 metro].

Alpinista bat? Peter Boardman [Stockport, Ingalaterra 1950 - Everest, 1982].

Egiteko duzun mendi bat? Gurla Mandhata [Tibet, Himalaia, 7.694 metro].

Carlos Soria: Alpinista erromantiko bat. Haren pasioak inbidia ematen dit.

Juanito Oiarzabal: Burugogorra, onerako eta txarrerako. Lagun handia.

Jose Carlos Tamayo: Mitoa. Niretzat erreferentzia bat izan da. Oso indartsua. Europako curriculumik onenetakoa du.

Alberto Zerain: Potentzia fisikoa. Ezagutu dudan indartsuena alde horretatik.

Alberto IƱurrategi: Modernitatearen garaiko ikur bat. Mendizaletasuna ikusteko molde ezberdin bat proposatu zuen, anaiarekin batera.

Edurne Pasaban: Mendian sufritzen ikasi duen emakume bat, arlo askotan, gainera. Saiatuz gero gauzak egin daitezkeela erakutsi du.

Alex Txikon: Zoro maitagarria. Haren burua kaos hutsa da, baina dena ematen duten horietakoa da. Oso lagun handia da, eta esker onekoa.

Espedizio baterako lau lagun? Jose Carlos Tamayo, Jaume Gibernau, Jordi Estanyol eta Alex Txikon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.