Urrutia: «Ziur nintzen Valverdek jarraituko zuela»

2016ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Josu Urrutiak atzo hitz egin zuen lehen aldiz Ernesto Valverderen kontratu berritzeaz. Horretarako, hilabetean behin eman ohi duen prentsaurrekoa baliatu zuen. Agerraldian Athleticeko presidenteak aitortu zuen zalantza gutxi izan zituela Valverdek har zezakeen erabakiaz. «Ernestok eta biok ondo ezagutzen dugu elkar, eta badakigu bakoitzak zein rol duen. Baina eguneroko harremana dugu, eta horrek balio dio hari jakiteko nola doazen gauzak. Ni ziur nintzen jarraituko zuela, baina ez nuen presarik. Ez du garrantzirik hilabete lehenago edo geroago berritzeak. Guk konfiantza handia dugu harengan». Presidenteak esaldi biribila bota zuen Valverdek beste eskaintzaren bat izan ote zuen galdetuta. «Eskaintza bakarra izan du, sekulako talde batena, Athleticena».

Taldeaz, berriz, «oso pozik» azaldu zen ematen den mailarekin, eta nabarmendu zuen «burua tente» duela «lehiaketa guztietan». Jokalariez, azkenik, azpimarratu zuen Gorka Iraizoz «ia berrituta» dagoela [arratsaldean baieztatu zuen klubak 2017ra arte berritu duela], eta ez dutela eskaintzarik jaso taldeko jokalari bakar batengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.